XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): arein erruki danak zainduko dauz, ur-iturrietan emongo dautse edaten-eta.

Nire mendi guztietan be zidorrak zabalduko dodaz, ta nire zidorrak bide biurtuko dira.

Batzuk urrindik etorriko dira, beste batzuk iparraldetik eta itxasaldetik; besteak, egoi-aldetik.

Goratu, zeruok; poztu zaitez, lurra; abestu egizue, mendiok; Jaunak bere erria poztu egin dau ta bere txiroai errukia agertuko dautse-ta.

Orduan, Sion'ek auxe esan eban: Jaunak bertan-bera itzi nau; Jauna nitzaz aztu egin da!.

Ama bat aztu ete-daiteke bere umetxoaz, eta ez ete-da errukituko bere sabeleko semeaz? Eta a aztu ba'ledi be, Ni ez nintzake zutzaz aztuko, diño Jaun alguztidunak.

Koru-kanta.

- Zeuk dozu beartsuaren ardura, Jauna; Zeu zara umezurtzaren laguntza.

Zer dala-ta urrindu zara orrenbeste, Jauna?.

Zer dala-ta gorde zara nire larrialdian?.

Bitartean, deungea arro dago, ta beartsua kiskaltzen.

Barri Ona (Jon.8, 12 20).

- Aldi aretan, Jesus'ek judar-taldeai auxe esan eutsen: Neu naz munduaren argia; jarraitzen daustana, ez dabil illunetan; bizi-argia beragaz izango dau, ostera.

Pariseotarrak esan eutsen: Zuk zeutzaz egiten dozu autor; zure autor orrek ez dau indarrik.

Jesus'ek, erantzunik, esan eutsen: Nik neutzaz autor egiñarren, jatorra da nire autorra: nundik etorri nazan eta nora noan ba-dakit-eta; zuek, ostera, ez dakizue nundik natorren eta nora noan.

Zuek aragi-bidez epaitzen dozue; Nik ez dot iñor epaitzen.

Eta Nik epaituarren, epai au zuzena da; ez nago Ni bakarrik-eta; bialdu nauan Aita Neugaz dago-ta.

Zuen legean idatzita dago, gizon biren autorra jatorra dala.

Nik neutzaz autor egiten dot, eta Ni bialdu nauan Aitak be Neutzaz autor egiten dau.

Orduan zirautsoen: Nun da zure Aita?.

Jesus'ek erantzun eutsen: Ez Ni, ezta nire Aita be ez gauzuez ezagutzen; ezagutu ba'nengizue, nire Aita be ezagutuko zeukee.

Itzok, diru-toki ondoan esan ebazan Jesus'ek, Eliza nagusian irakasten ziarduan artean; baiña ez eutsan iñok eskurik ezarri, Aren garaia (sasoia) oraindiño ez zan eldu-ta.

Eskintza.

- Jauna nire indar, igesleku ta askatzaille egin da; Beragan dot itxaropena.